2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena


Gaur bukatu dugu "Iurreta ezagutu" ekitaldia, eta nola!...izugarrizko maketa bat egin dugu. Honetarako sei taldetan banatu gara eta ikusteko lana irten zaigu. Polita, koloretsua...

3. mailako ikasleak Ibarretxen


                                              



2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

.....3.mailakoak jarraitzen dugu gure proiektuaz. 
Gaur autobusez Iurretako hainbat auzo bisitatu ditugu. Gauza asko ikusi eta ikasi ditugu eta baita bitxikeriren bat.

 







2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

"GURE TXOKO KUTTUNA"

Hasi gara gelatik kanpo inguruneko proiektua lantzen. Gaur lehenengo udaletxea bisitatzen egon gara eta bertan udalbatzarrak egiten diren lekuan egon gara. Jarraian herriko enparantzan egon gara, jolasak egiten.

Bihar jarraituko dugu gauza berriak ikasten! 



 

2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

Egun on!
Pasa den astelehenean iparrorratzaren funtzionamendua ikasten ari ginen.
Oso gustura ibili ziren ikasleak!







              





Gloria Fuertes eta Maiztegiko ikasleak


Atzo 3.mailakoak Ibarretxera joan ginen Gloria Fuertes, idazleari, omenaldia egitera. Han Patricia eta Izaskunekin egon ginen jolasak egiten eta bideoak ikusten. Hauen bitartez eta gelan egindakoaz idazle honi buruz hainbat gauza ikasteko aukera izan dugu.