2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna



GAUR KIROLAREN TXANDA.....


Gaur Ines Etxegibel egon da gurekin eskolan. Gauza asko ikasi ditugu rugbyari buruz eta praktikatzera animatu gaitu. Bera da Durangoko rugby taldearen entrenatzailea.




               

2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

Leire Bilbao
IDAZLEA ESKOLAN...


Atzo Leire Bilbao gure eskolan egon zen eta berarekin hainbat olerki irakurri eta abesteko aukera izan genuen.
Gauza asko ikasi genituen eta hauen artean euskeraz barre nola egiten den (iji, iji, iji, kar, kar kar, kur, kur kur...).
Oso gustora sentitu ginen eta barre asko egin genuen berarekin.











2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala


URKIOLARA IRTEERA

Maiztegiko 3.mailako umeak irteera bat egin dute Urkiolako interpretazio zentrora. Bertan iharduera desberdinak egin ditugu.

Heldu ginen 10:15etan eta monitoreek harrera egin ziguten. Hobeto ezagutzeko joko batzuk egin genituen eta hiru gurutzeetara abiatu ginen. Han mendiak ikusi eta argazki bat atera ziguten. Ondoren parkera abiatu ginen eta Letona-korta baserrian hamaiketakoa jan genuen.

Gero iharduera desberdinak egin genituen: animalien aztarnak aurkitu eta sailkatu (hori ibilbide baten), joko desberdinak Letona-korta baserrian, ...eta azkenean Toki Alai zentroan bideo bat ikusi Urkiolari buruz eta museoa bisitatu.

Oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu!!!!!!




 






2018(e)ko maiatzaren 12(a), larunbata

DENOK ORTURA!
Pasa den ostiralean 3. eta 4. mailakoak ortuan izan ginen. Eguraldi ona egin zuenez herriko ortuan patatak erein genituen Jose Luisen laguntzaz. Oso gustura ibili ginen.