2020(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

EUSKARALDIA

ABENDUAK 3

Atzo, abenduaren 3an,  euskararen eguna izan zenez, txapa batzuk eta marrazki batzuk egin genituen gela apaintzeko. Gonbidapena zabaltzen dugu eskolaz kanpo ere euskararen erabilera bultzatzeko zuen egunerokotasunean. 





2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

AZAROAREN 25A

Azaroaren 25ean emakumearen aurkako indarkeriaren eguna landu genuen. Geletan gaiari buruz hitz egin ondoren lelo batzuk sortu eta argazki batzuk atera genituen ondoren ikusi dezakezuen bezala.







2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata


BARATZE 2020

Orain dela aste batzuk Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Baratze aterpetxera joan ginen hiru egun ospatzera. Baina koronabirusa dela eta, gabe bat bertan egin eta etxera etorri behar izan ginen.
Denbora gutxi egin genuen elkarrekin baina oroitzapenak itzalak dira. Momentu oso onak pasatu genituen elkarrekin eta horregatik bideo hau egin dizuegu.

EUTSIIIII!!!!!!!!!