2024(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

 


ZUHAITZAK LANDATZEN


Kaixo! Joan den astean, martxoak 15ean, 3. mailako ikasleok zuhaitzak landatzera joan ginen.

Aitzurrarekin zenbat izerdi egin genuen, baina zuhaitzak landatzen ikasi genuen, eta, aldi berean, ondo pasatu genuen.











 

POROPOESIA TAILERRA

Kaixo familiak! Martxoak 14an, 3. mailako ikasleok Ibarretxera joan ginen Poropoesia tailerra egitera. 

Hainbat poema sortu genituen! 

Ikasteaz gain primeran pasatu genuen.











2024(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

MARRUBIEN LANDAKETA

Kaixo familiak! 

Eskolan, ortuzainaren lana egin dugu. Marrubien landareak landatu ditugu. 

Oso ondo zainduko ditugu maiatzaren inguruan marrubiak jateko!