2019(e)ko ekainaren 13(a), osteguna



Marmelada tailerra


Atzo 4. mailako ikasleek marmelada tailerra izan genuen, Anita De La Mazaren eskutik.

Esperientzia polita izan zen umeentzat eta soberan ditugun fruituak nola aprobetxatu ikasi genuen.










2019(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

Astelehenean jolas kooperatiboak

Astelenean, ekainaren 3an, 2. eta 3. mailakoak jolas kooperatiboetan parte hartu genuen "Kalaka" esker. Frontoian ibili ginen eta oso ondo pasatu genuen.












 












 

 
  

DATORREN URTEAN GEHIAGO!!!

JOGURTA EGITEN IKASTEKO AUKERA       
   

Aste Kulturala dela eta 3. mailakoak, asteartean, jogurtak egiteko aukera izan genuen. Honetarako Aitzol "ESTAKUA" etorri zen gure eskolara. Pazientzia handiaz erakutsi zigun nola egiten den, tenperaturaren garrantzia, esnearen kalitatearena,...
Eta azkenean atzo dastatzeko aukera izan genuen eta zein goxoa!!! Merezi zuen lanak.
Ea datorren urtean nahiz eta laugarren mailan egon aukera daukagun beste jogurtxo bat egiteko eta jateko.
 Eskerrik asko Aitzol!!!!







 




2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

IDAZLE BAT GURE IKASTETXEAN

Aste honetan, Maiztegi eskolan,  kultur astea ospatzen da.

Hori dela eta, gaur, Pako Aristi, 4. mailako ikasleekin egoteko,  eskolara etorri da. Ikasleek "Zazpi

pirata baltsa batean" liburua irakurri dute eta idazleari hainbat galdera egin dizkiote.

Solasaldia oso entretenigarria izan da eta bere bizitzaz eta liburuetaz gauza asko ezagutu ditugu.