2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala


URKIOLARA IRTEERA

Maiztegiko 3.mailako umeak irteera bat egin dute Urkiolako interpretazio zentrora. Bertan iharduera desberdinak egin ditugu.

Heldu ginen 10:15etan eta monitoreek harrera egin ziguten. Hobeto ezagutzeko joko batzuk egin genituen eta hiru gurutzeetara abiatu ginen. Han mendiak ikusi eta argazki bat atera ziguten. Ondoren parkera abiatu ginen eta Letona-korta baserrian hamaiketakoa jan genuen.

Gero iharduera desberdinak egin genituen: animalien aztarnak aurkitu eta sailkatu (hori ibilbide baten), joko desberdinak Letona-korta baserrian, ...eta azkenean Toki Alai zentroan bideo bat ikusi Urkiolari buruz eta museoa bisitatu.

Oso ondo pasa dugu eta asko ikasi dugu!!!!!!




 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina